Erria txikota!

Gai jasangarriaren alde

Karkara 2014ko urr. 10a, 12:05

Zaborren kudeaketan lanketa berezia egin da, baita ontzi berrerabilgarrien erabilpenean ere. Berritasun hauek fruituak eman dituzte

Jendea erakartzeko zaila izaten den batzordea da Ingurumena eta garbitasunarena. Zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, talde polita eratzea lortu dute. Taldeak egindako lana txalogarria izan da, lan gogorra izan arren umoretsu eta oso ondo jardun baitira, aitortu du Amai Urkola batzorde buruak. Kanpoko jende askoren languntzaz osatu dute taldea, baina ikasle, guraso eta irakaslek egindako lana ere eredugarria izan da, gaineratu du.

Alde batetik zaborren kudeaketa egokian jarri dute fokua. Lan berezia egin da antolakuntzaren barruan eta fruituak eman ditu egindako lanak. Txosnetan, esaterako, ondo joan da guztia, baita lurreko zabor bilketan ere, azaldu du Urkolak. Kanpora begira ahalik eta edukiontzi gehien jartzen saiatu dira, baita jendea kontzientziatzen ere.

Edalontzi berrerabilgarrien aldeko apostua aspaldidanik egiten da. Aurten, ordea, berezitasun bat izan du ekimenak: edalontziak itzultzeko aukera zegoen txapa baten edo euro baten truke. Horrez gain, edalontziak etxetik ekartzeko aukera ere eman dute. 

Oro har, garbitasuna eta ingurumena zaintzea lortu da aurtengo Kilometroak jaian. Hasieran jarritako xedea, hortaz, bete da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!