Extremadura ezagutu dute Zaharren Babeslekukoek

Karkara 2014ko urr. 8a, 08:11

Extremaduran, Caceresen, izan dira Zaharren Babeslekukoak eta hainbat txango egin dituzte inguruko herrietara

Irailaren  22an abiatu eta hilaren azken eguna arte Extremaduran izan ziren Zaharren Babes Lekukoak. Caceresen ostatua hartu, eta eguneko bidaiak egin zituzten: Alburquerque, Trujillo, Merida, Badajoz eta Plasencia, besteak beste.

Autobusa hartu eta hamaika txoko ikusi zituzten: Portugaleko mugan Lunako Gaztelua, Guadalupeko Monastegia, Meridako erromatar hiria, Monfragueko parke nazionala eta hango putreak, Olivenzako elizak eta abar.

 

Bueltakoan, Salamankako probintzian, ganadutegi batean geratu,eta zezenak ikusi zituzten, bertatik bertara. Ciudad Rodrigon azken loa egin, eta Oriora bueltatu ziren.

Txomin Iribar presidenteak esan digu ikaragarri ondo ibili zirela, dena uste bezela joan zela, eta farre algara ederrak ere egin zituztela zezenak gora zezenak behera, toreroa falta!

 

Beheko argazkiak paperean nahi dituenak Egiguren estudiora joan besterik ez du, Eusko Gudari kalean –Loretxu parean–, han ditu Ibanek eskura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!