Erria txikota!

30.293 zenbakiak eman du 60.000 euroko saria

Karkara 2014ko urr. 8a, 08:55

Bi ekimenetako zenbakiak atera dira notario aurrean: 30. 293 Gure zozketakoa eta 16.892 Auto zozketakoa

30. 293 izan da Gure zozketa ekimeneko zenbaki saritua.  Jendearen bost euroko ekarpenen bitartez Ikastolek sostengu ekonomiko sendoa lortzeko asmotan jarri da abian aurten lehenengoz. 2014 urteko 100.000 poltsiko egutegi atera dira. Laguntza eskaintzen duten guztien artean 60.000 euroko saria zozketatu da. Ordezko saritua 74. 707 zenbakia da. Auto zozketa ekimenaren zenbaki saritua 16.892 da, ordezko zenbakia 16.432.

Bi ekimenetako boletoa, saridun zenbakidun poltsiko egutegia edota errifa, aurkezteko epea azaroaren 6a izango da. Egun horretako arratsaldeko 17:30etatik aurrera ez da boletorik onartuko. Zenbaki sarituak epez kanpo azalduko balira, ordezko zenbaki sarituak aurkezteko epea zabalduko da abenduaren 5a bitarte.

Saridunak antolakuntzakoekin jarri behar dute kontaktuan. Horretarako 943 83 47 04 telefonora deitu behar dute edota kilometroak14@ikastola.net helbidera idatzi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!