Hika ikastaroa Iturainen eskutik

Karkara 2014ko urr. 9a, 12:10
Argazkia: Urola kostako hitza

Iñaki Iturain oriotarrak emango du urriaren 28an hasiko den hika ikastaroa

Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenek badute aukera. Prestakuntza emango zaie eta mintza-taldeen bidez hika aritzeko aukera edukiko dute urriaren 28tik aurrera. Iñaki Iturain oriotarra izango da ikastaroaren gidaritza izango duena. 

Urriko azken asteartean hasiko da ikastaroa eta abenduaren 16an amaituko da. Eskola bakoitzak bi orduko iraupena izango du, 18:30etatik 20:30etara. Ikastaro nahiz mintza-saioak Zarautzen egingo dira, bertako Udal euskaltegian.

Hitanoaren inguruko ezagutza handitzeaz gain, hika hizketan hastea da ikastaroaren helburua. Horretarako, lehendabizi, 10 orduko ikastaro labur bat egingo dute hika aritzeko arauak, adizkiak eta horrelakoak ikasteko. Ondoren, 3 orduko bina mintza-saio egingo dituzte. Saio hauetatik mintza-talde iraukorrak sortzea da xedea.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak, euskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola kostako AEKk antolatutako ekimen honetara gonbidatuta daude, beraz, hika hizketan ikasi nahi dutenak, beren jarioa hobetu nahi dutenak edota hitanoa ezagutu eta aztertu nahi dutenak.

Izen emateko epea bi aste barru amaituko da, urriaren 23an, eta hainbat bide daude horretarako: 94130175 edo 943890808 telefonoetara deituta, urolakosta@aek.org edo euskara@urolakosta.org helbideetara idatzita edo Urola Kostako Udal Elkartera joanda.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!