Erria txikota!

Kilometroak 2014 ale berezia

Karkara 2014ko urr. 10a, 14:17

Orioko Herri Ikastolak eta Karkara taldeak Kilometroen inguruko ale berezia atera dute elkarlanean

Auzolana izan da behin eta berriz errepikatu den hitza Kilometroak jaiari buruz, izan ere, auzolana izan da festa burutzeko giltza. Karkara taldeak eta Orioko Herrik ikastolak ere auzolana praktikara eraman dute eta elkarlanean egindako ale berezi bat argitaratu dute, Kilometroen inguruko aldizkaria kaleratu dute.

Urriaren 5ean egin zen Ikastolen aldeko jaian grabatutako irudiak, elkarrizketak eta testigantzak biltzen dituen ale berezia argitaratu dugu Ikastolak eta Karkarak elkarlanean. 

QR kodeak bideoak ikusteko

Aldizkarian zehar QR kodeak egongo dira, horien atzean bideo bat ezkutatzen da. Ikusi ahal izateko mugikorretan QR kodeak irakurtzeko aplikazioa jaitsi, irudiaren gainean jarri eta bideoren webgunera eramango zaitu. 

Batzorde bakoitzeko bideo bana egongo da ikusgai, urtean zehar nahiz urriaren 5ean lana nola egin zuten azaltzen duena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!