Euskaraz bizi-bizi

Inguru erdaldunagoetako euskaldunek nola ikusten dute Orio?

Karkara 2014ko aza. 19a, 11:37

Orioko testuinguruak lagundu egiten du bizimodua euskaraz antolatzea. Baina badira Euskal Herrian bestelako testuingurutan bizi direnak. Horien testigantza jasoko dugu gaur, 19:00etan hasita, Salatxo aretoan.

Zergatik dira garrantzizkoak Orio bezalako arnasguneak? Nola ikusten gaituzte arnasguneetakoak ez diren euskaldunek? Beren iritzia lehen lerrotik jasoko dugu gaurko jardunaldietan, hiru gonbidatuak toki erdaldunagoetako euskaltzaleak baitira. 

Hizlariak Fredi Paia, Maite Inda eta Asier Lafuente dira; bizkaitarra, nafarroakoa eta arabarra, hurrenez hurren. Mahai-ingurua euskara batzordeko buruak gidatuko du, Jon Agirresarobek.

Nola aktibatu euskal hiztunak

Lehengo asteko mahai-inguruan bestelako gai bat izan zen hizpide: euskararen erabilera. Jakintzak erabilerarako pausoa ematearen garrantzia azpimarratu zuten, eta salto hori emateko, behartzeaz gain kontzientzia sortu behar zela uste zuten hizlariek.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!