Xalbadorren izana eta izena biltzen dituen ikus-entzunezkoa

Karkara 2014ko abe. 1a, 11:02

Maialen Sarasuak muntatu du Eneko Dorronsorok idatzitako eta zuzendutako dokumentala.

Non hago, zer larretan, Urepeleko artzaina? Galdetu zion Xabier Letek. Eta hala abesten dugu denok, zeini galdezka ari garen ere jakin gabe askok. Hori dute abestiek: ahoz-aho doaz, ahotik ahorakoan zentzua eraldatuz.

Dorronsorok Xalbadorrenean jo du atea, Fernando Aireri izena eman zion etxean. Bere senideek esku zabalik hartu dute. Mito bihurtu den Urepeleko artzainaren izana eta izena azaldu nahi izan du Dorronsorok, bertsolarien familiakoen testigantzen bitartez.

Tentazio ekoiztetxearekin elkarlanean burututako proiektua da, eta edizioa Maialen Sarasuak egin du. Gaur, Hazparnen aurkeztuko da dokumentala, eta urtarrilaren 2an Zumaian emango dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!