Altuna eta Flynn lehen oriotarrak

Karkara 2014ko abe. 2a, 11:00

Euripean egin zen Orioko II txakur krosa,40 minutuko denboran osatu zuen 8 kilometroko ibilbidea Mikel Etxeberriak. Zumaiarrak Orioko II Txakurkrosa irabazi du Yukan txakurrarekin.

53 txakurrek hartu zuten parte txakur krosean. Izenak dioen bezala, protagonistak txakurrak dira. Berek eramaten dute erritmoa, berek gidaritza. Bikotearekin hartu eman onena Yukon txakurrak izan zuen, berek egin baitzuten lasterka azkarren. Kronometroa 40:07 denboran gelditu zuen eta txapeldun izendatu zen.

Oriotarren artean azkarrenak Jose Mari Altuna eta Flynn txakurra izan ziren. Beteranoen mailan bigarren postua eskuratu zuen oriotarrak.

Argazkiak: Mikel Escuder

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!