Sanikolasak

Ongi etorria herriko txikienei

Karkara 2014ko abe. 15a, 11:23

Arrantzale zapia lepoan jarrita eman zitzaien ongi etorria aurten jaiotako oriotarrei

2014an jaiotako oriotarrak festetan murgiltzeko keinua egin zuen Udalak. Umeen egunean, abenduaren 7an, ongi etorria egin zitzaien udaletxeko aretoan. Banan bana zutitu eta zinegotziek arrantzale zapia jantzi zien. Izan ere, Udalak, gazte-gaztetatik festaren parte izatea du helburu. Festak herriko heldu, gazte zein haur guztiei zabaldu. 

Iaz egin zen lehen aldiz Atsolarra. Esperientzia bikaina izan zenez, aurten bigarrenez egin da. Beste behin, esperientzia polita izan da aurten jaiotako ume nahiz gurasoentzat. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!