Gabonak

Gabon kanta lehiaketa

Karkara 2014ko abe. 29a, 10:17

Lau taldek parte hartu zuten urtero Talai Mendik antolatzen duen gabon kanta, jaiotza eta jantzi lehiaketan

Hiru gauza dira epaileek urteroko lehiaketan kontuan izan zituztenak: kantuak, jantziak eta jaiotza. Garrantzia gehiena azken horrek zuela zioten antolatzaileek. Abenduaren 27an egin zen Gabon Kanta lehiaketa, Ikastolako pergolan, Talai Mendi elkarteak antolatuta. Lau taldek parte hartu zuten eta hauek izan ziren emaitzak:

1. postua
Iraia Ruiz
Marina ZalduaKatalin Bazaes
Uxoa Ibarguren

2. postua
Naia UrangaIzaro Gonzalez

3. postuaMaialen Orbañanos
June Urbitarte
Maialen Etxeberria
Irati Uranga
Irati Irastorza
Ane Urzaiz

4. postua
Inhar Uranga
Lander Uranga
Hodei UrangaPeru Goikoetxea

Lehiaketa amaitu ondoren, urtero bezala, Orioko Herri Ikastolaren eskutik gaztaina-jana egon zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!