Sushia bezain gordina, Wasabia bezain pikantea

Igor Salsamendi 2014ko aza. 28a, 15:20

Bi bala, bala bat balitz bezala. Hala sartu zaizkit kantu hauetako letrak. Talde honen buru, bi bertsolari: Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaran. Horiekin ez da harritzekoa letrek duten pisua, eta , ironiaz josita, alde guztietara egiten dute tiro.

Hala ere, ez pentsa bertso sorta musikatu batzuk aurkituko dituenik hau entzuten duenak. Disko honetan erraz entzuten diren zortzi kanta daude.

Azaleko argazkiak laburbiltzen du dena. Wasabia bezain pikanteak dira letrak eta sushia bezain gordina musika. Hori bai, mimo handiz zainduta daude xehetasun guztiak, presentzian irabazi dezan.

Erritmo aldaketak gustatu zaizkit, baita gitarra eta ahotsa ere; une ezberdinetan arpegioekin lasaituz, akordeekin indartuz edo tentsioan mantenduz. Bestalde, Iñakiren ahotsa koroetara mugatuko nuke. Txistu joko dizuegu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!