Euskaraz bizi-bizi

Orioko hizkeraren enkantua, ETB1en

Karkara 2015ko urt. 9a, 08:51

Jabier Zabaleta Orioko euskara teknikaria elkarrizketatu zuen, atzo, Kike Amonarrizek Tribuaren Berbak saioan.

Kostaleko enkantua izan zuen hizpide atzoko Tribuaren Berbak saioak. Euskal kostako hainbat herritan izan zen: Zarautz, Bermeo, Lekeitio, Ondarru, Hondarribi, Miarritze eta Orio, besteak beste. Orion Jabier Zabaleta euskara teknikaria elkarrizketatu zuten.

Orio herri arrantzalea den heinean, nahiz eta gero eta gutxiago, hizkerak ere itsasoko edota itsasoarekin lotutako hitz asko dituela esan zuten. Karkara eta Orioko Curriculuma Sortzen taldeak ere aipatu zituen Zabaletak. Duela 25 urte sortutako aldizkarian euskara batuan idatziko zutela adostu zuten hasieratik, baina herriko hizkeraren berezitasunak txertatuko zituztela. Curriculumak berezitasun horiek biltzen ditu eta ondare linguistikoa ere lantzen du.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!