Korrika

Korrika martxoaren 22an pasako da Oriotik

Karkara 2015ko urt. 9a, 11:30

Orion sei kilometroko ibilbidea izango du eta 15:49an pasako da

1980an antolatu zuen AEKk lehenengo Korrika. Ordutik 18 edizio eta 34 urte igaro dira. Aurtengoa 19. Korrika izango da eta Euskahaldundu gaitezen lelopean Urepeletik Bilborako bidea egingo du. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatuko da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean.

Martxoaren 19an Urepelen hasi, eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko du lekukoak, barruan sekretupean gordetako mezua duela. Oriotik martxoaren 22an igaroko da, 15:49an, eta sei kilometroko ibilbidea izango du.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!