Hogei urte beteko ditu Harribilek

Karkara 2015ko ots. 2a, 10:17

Hori ospatzeko ekitaldi bat antolatu nahi dute eta harribiletik pasa diren guztiei parte hartzeko deialdia egiten die taldeak

Hogei urte pasa dira Harribil dantza taldeak bere ibilbidea hasi zuenetik; Gortzintzi dantza taldeko kideek, Orioko itsasertzeko harri biribilari izena hartu eta beren talde propioa sortu zutenetik. Bi hamarkadatan jende ugari pasa da taldetik, eta istorio asko geratu dira kontatzeko.

Egun bateko ospakizuna egin nahi dute Harribilekoek, bertan aritu diren guztiekin. Apirilaren amaieran egin nahi dute ekitaldia, eta buru-belarri daude hori antolatzen. Harribilen noizbait ibili diren guztiekin ospatu nahi dutenez, antolatu ere hala egin nahi dute, guztien festa izan dadin. Horregatik, otsailaren 9an, astelehenean, bilera bat egingo dute, eta taldetik pasatu diren guztiei zabaltzen die deialdia. Parte hartu nahi duenak, 20:00etan Kosta Tailerrera gerturatu beharko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!