Barne arazoak salbu, sanikolasen balorazio ona egin dute

Karkara 2015ko urt. 28a, 13:10

Jende gutxi bildu zen sanikolasen balorazio bilerara, eta horrek pobretu egiten du balorazioa.

San Nikolas festak amaitu zirenetik ia bi hilabete pasa dira. Hoztasunean eta distantziatik balorazioa egiteko garaia heldu da, eta horretarako bildu ziren herenegun, urtarrilaren 26an.

Jende gutxi bertaratu zen bilerara; txosna batzordeko bi kide eta ikastolako kide bat. Hiru herritar, guztira. Gutxi izan arren, balorazioa egin zuten, eta oro har, positiboki baloratu zuten egindako lana. Barne antolaketan hobetzekoak ere aipatu zituzten, bai antolakuntzaren eta brigadaren artekoak, baita herri bazkarikoak ere. Baina, txikikeria horiek salbu, festen balantze ona egin zuten.

Batez ere goizeko ekintzek izan zuten arrakasta; arratsaldean parte hartzea gutxitu egiten zen. Festa parte hartzaileak egin zituzten, eta antolatu ere elkarlanean egin zuten. Dena den, antolatzaileek, lagun gehiagoren laguntza eskertuko lukete. Datorren urtera begira, hortaz, antolakuntza taldean kide gehiago izatea espero dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!