Barne-mugak desagertarazten ikasteko aukera

Karkara 2015ko urt. 30a, 09:19

Su gainean ibiltzeko aukera izango da otsailaren 7an, Bilbon. Mandalarak autobusak antolatu ditu hara joateko.

80 pertsona bildu ziren Orioko Kultur Etxean, ideiak eta sinismenak bizitzaren bidean jokatzen duten paper garrantzitsuaren jakitun izateko helburuan. Burmuinak duen indarra eta esperientzietan duen eragina azaldu zuten Angel Lopez eta Lain Garciak.

Gipuzkoako bazter guztietatik etorri ziren, baina baita bertako ugari ere. Guztira 35 aiar eta oriotar bildu ziren Su gainean ibili Mandalarak antolatutako hitzaldian. Antolatzaileak oso gustura daude emaitzarekin, zoragarria izan zela aitortu dute.Su gainean ibiltzeak gure beldurrak eta energia negatiboa kanalizatzen lagunduko digu, negatiboa dena positibo bilakatzen. Hazkunde propiorako erabilgarria den teknika da, mugak desagerrarazten dituena. Su gainean ibiltzea akzio bat egitea da, baina, aldi berean, aldarte batean egotea ere badela diote adituek. Izan ere, su gainean ibili ahal izateko norberaren kontrola edukitzea ezinbestekoa da.

Atzoko hitzaldia teorikoa izan zen, baina praktikara eramateko aukera izango da otsailaren 7an. Bilbon su gainean ibiltzeko aukera egongo da eta Mandalarak bertaratzeko autobusa antolatu du. Orio eta Gipuzkoatik jende dezente etorri zen, eta, horregatik, autobusa antolatzea erabaki dugu, azaldu dute antolakuntzako kideek. Izena emateko Mandalara elkartera deitu behar da, 648487489 telefonora. Bilbon 300 pertsona biltzea aurreikusten dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!