Zilarrezko domina Imanol Garmendiarentzat

Karkara 2015ko ots. 2a, 13:00

Ampostan –Tarragonan– jokatu zen XIV. Espainiako Arraunergometro Txapelketa urtarrilaren 31n

Orio AEko hamahiru arraunlarik parte hartu zuten larunbatean, urtarrilaren 31n, Ampostan jokatu zen Espainiako Arraunergometro Txapelketan. Emaitza onena Imanol Garmendiak lortu zuen Pisu Arineko Gizonezko Seniorren mailan: 6:15.00ko denborarekin zilarrezko domina irabazi zuen. Lau izan ziren, beren mailan lehen hamar postuetan geratzea lortu zuten Orio AEko arraunlariak.

Orio AEko arraunlarien emaitzak

Gizonezko Jubenilak

  • Martxel Aldai              9. postua
  • Aritz Hernandez         16. postua
  • Joseba Azkonobieta    21. postua
  • Julen Arostegi            39. postua
  • Mikel Uranga              40. postua

Gizonezko Seniorrak Pisu Arina

  • Imanol Garmendia      2. postua
  • Ander Zabala              7. postua
  • Aitor Balerdi               20. postua
  • Migel Angel Millares    23. postua
  • Aritz Lizarralde           24. postua
  • Mikel Arregi               26. postua

Gizonezko Seniorrak –23 urtez azpikoak–

  • Unai Lizarralde           18. postua

Gizonezko absolutuak

  • Jon Carazo                  9. postua

Fondo txapelketa bertan behera

Eguraldi iragarpena eta alerta laranja zela eta, otsailaren 1ean, igandean, jokatu behar zuten Espainiako VI. Fondoko Txapelketa bertan behera geratu zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!