Hirugarren postuan amaitu zuen Nerea Amilibiak Euskadiko Kros Laburren txapelketa

Karkara 2015ko ots. 3a, 09:00
Argazkia: sasoian.info

Beteranoen mailan parte hartu zuen aiarrak eta brontzezko domina etxeratu zuen

Otsailaren 1ean, igandean, Ikasberri Krosa eta Euskadiko Kros Laburren txapelketa jokatu ziren Azpeitian. Nerea Amilibiak emakumezko beteranoen mailan parte hartu zuen, eta hirugarren postuan amaitu zuen. Zarauzko Kirol Elkartetik joan zen aiarra, eta 19:05eko denborarekin igo zen podiumera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!