Denboraleak eragindako kalteak

Karkara 2015ko ots. 3a, 07:54

Luizia izan da N-634 errepidean eta herritik ateratzeko semaforoa haizeak bota du

Denboraleak eraginak izan ditu Orion. Ez du kalte larririk eragin, baina bai hainbat txiki. Euri zaparradak, txingorrak eta haizeak iuizia eragin du N-634 errepidean. Ceramica Orio fabrikaren parean eta Etxeluze gaztetxearen atzean, hain zuzen.

Bestalde, Errusta eta Kalakari ondoko semaforoa bota du haizeak. Hirigunetik ateratzeko errepidean dago semaforoa, Usurbilera edo Aia nahiz Zarautz aldera joateko bidegurutzean. Semafororik ez dagoenez arretaz ibiltzea komeni da.

Horrez gain ez da kalte larririk egon, zorionez, udaltzaingoaren esanetan.

Asteburua iruditan

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!