Santa eskean irtengo dira ikastetxeetan

Karkara 2015ko ots. 4a, 09:45

Santa Ageda egunaren bezpera ospatzeko kalera irtengo dira kantatzera

Iritsi da otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera. Urtero bezala, prest daude Orioko ikasleak baserritar jantziak soinean eta makilak eskuan dituztela kantuan irteteko. Santa eskea egingo dute gaur Orioko bi ikastetxeetan, Zaraguetak goizean eta Ikastolak arratsaldean.

Eguraldi iragarpena dela eta, kantu eskea eskolan egitea erabaki dute Zaraguetan. Goizean egingo dute, 10:45 aldera hasiko dira abesten.

Arratsaldean Ikastolaren txanda izango da, 18:00etan irtengo dira Ikastolatik herrian zehar makilak astintzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!