Korrika

Berriz Korrika

Doinua: Itsasoari begira

1

Bertso hauentzat irakurlea
ez degu gai berria
gaia zaharra izateaz gain
zeinen gai aspergarria
korrika erabili beharra
euskararen aldarria
nonbait, zenbaitek ez daki eta
zer dugun Euskal Herria
ez dute ulertzen euskara dela
euskaldunon aberria.

2

Berriro ere aterako da
gure herria plazara
ez da faltako soinu ederrik
umore eta algara
aitzakiarik izan ezkero
korrika goaz festara
aitzakiatzat hartu dittugu
Korrika eta euskara
ahal dugunak omen gera, bai
alegindutzen al gara?

3

Hamaika kontu eta aitzakia
ez egin neri negarrik
erabili nahi ez duzuenok
ez zazute jo adarrik
neuri etzait inoiz faltako
euskararentzat indarrik
nahiago nuke ez bageneuka
gehio Korrikan beharrik
ea ez deun gehio entzun behar
protestako bertso txarrik

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!