Korrika

Urepelera, Korrikako lehen kilometroak egitera

Autobusean izena emateko azken eguna martxoaren 15a izango da, igandea.

Eskualdetik, Urola Kostatik, Urepelera. Autobusa antolatu dute martxoaren 19rako, Korrikaren hasieran parte hartzeko. Izena Kolon txikin eta kultur etxean eman daiteke. 10 euroko kostua izango du, baina autobusean ordaindu beharko da kantitate hori.

9:30ean abituko da autobusa, jomuga Urepel duela. Eta handik hona 19:30ean abiatuko da. Korrikaren lehen kilometroetan lasterka egin nahi duenak aukera paregabea du. Korrikako azken pausoak, amaierako kilometroak, egin nahi dituenak ere aukera izango du.

Urepelen hasi eta Bilbon amaituko den edizio honetan, hasieran nahiz amaieran parte hartzeko autobusak antolatu baitira. Hortaz, Bilbora joan nahi duenak Kolon txikin edo kultur etxean eman beharko du izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!