Korrika

Ekintzaz jositako Korrika kulturala

Karkara 2015ko mar. 11a, 08:29

Herrian bertan eta herritik kanpo antolatu ditu ekintzak Korrika Kulturalaren barruan

Orio euskahaldunon arnasgunea da. Arnasketa egiteko beharrekoak diren biriken gisan egin nahi dute lan. Arnas aparatuaren organo inportanteena dela kontziente izanik, Orio ez ezik Euskal Herriko beste txoko bat hauspotzeko erabakia hartu du 19. Korrikan.

Orioko herritarrei eta Orioko euskarari haize emateko hamaika ekintza antolatu ditu datorren astean, hilaren 18a eta 21ean. Euskaltzale guztiek hartu dezakete parte ekintzetan, denentzako baitago tokia; haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako.

Oriotik kanpo ere euskarari haize emateko helburua dute herriko euskahaldunek. Hiru bider joango dira kanpora: Urepelera, Korrikaren hasierara; Agurainera, hango euskalzaleekin batera Korrikan parte hartzera; eta, Bilbora, Korrikaren bukaeran parte hartzera.

Ekintza ugari dira Korrika batzordeak antolatu dituenak eta herriko euskaltzale guztiak animatu nahi ditu ekimen horietan parte hartzera. Eta, nola ez, hilaren 22an pasako den Korrikan lasterka egitera animatu nahi ditu oriotarrak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!