Korrika

Hitzanitz jolasa haur eta gaztetxoentzat

Martxoaren 18an, Korrika txikia amaitu ondoren, Txurrumuskik antolatutako jolasean parte hartuko dute Orioko 65 haur eta gaztetxok

Martxoaren 18a gazteenen eguna da Korrika kulturalaren programazioan: Korrika txikia egingo dute, bi ikastetxeek elkarrekin, herrian barrena. Baina hori ez da herriko haur eta gaztetxoek egun horretan izango duten jarduera bakarra, Txurrumuskik HITZANITZ jokoa antolatu baitu LHko ikasleentzat.

Guztira 65 pertsonek parte hartuko dute, eta bi talde handitan banatuko dira: batetik LH3 eta LH4ko ikasleak, eta bestetik LH5 eta LH6koak. A hizkitik Zraino doan erroskoa osatu behar dute taldeek eta, horretarako, hainbat galdera erantzun beharko dituzte. Orotarikoak izango dira galdera horiek, baina asko Korrikako edizio desberdinekin zerikusia izango dute. Tartean, hainbat proba ere egin beharko dituzte parte-hartzaileek.

Korrika txikia amaitu ondoren, 17:00etan hasiko da jolasa Ikastolako aretoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!