Korrika

Agurainera joateko autobuserako izena emateko azken eguna

Karkara 2015ko mar. 26a, 09:20

Gaur amaitzen da Agurainera korrika egitera joateko autobusean izena emateko epea. Izen eman nahi duenak kiroldegian edo kultur etxean egin beharko du, hiru euroren truke.

Larunbatean, martxoaren 28an, Orioko euskahaldunak Agurainera joango dira, hango euskalzaleei babesa ematera. Korrika egingo dute aguraindarrak eta oriotarrak, elkarrekin, euskararen alde.

Hara joateako autobusaren kostua beregain hartu du Udalak, hortaz, parte hartzaileek hiru euro besterik ez dute ordaindu beharko kamiseta horiaren truke. Izena bi tokitan eman daiteke, kiroldegian eta kultur etxean, eta gaur da horretarako azken eguna.

Autobusa goizean goiz aterako da Oriotik, 7:15ean, alegia. Autobus geltokitik abituko da autobusa.  Autobus bakarra izango da, plaza-kopurua mugatua da, beraz. Dena den, oraindik lekua dago autobusean eta antolakuntzatik oriotarrak animatu nahi dituzte izena ematera. Goizean goiz abitu eta eguerdian itzuliko da autobusa Aguraindik.

Ekimena Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan antolatu dute Orioko Curriculuma Sortzen elkarteak, Korrika batzordeak eta Udalak, elkar lanean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!