Zuentzako

Zigor Esoain 2015ko mar. 31a, 15:26

Azken finean, kuadrillakoen berotasuna gertu izatea arrisku orotako aseguru poliza izatea bezala da;
prezio oso baxuan gainera. Ia ezer bueltan eman gabe.

Diotenez, lagunak lau edo bost izaten dira, eta gainontzekoak ezagunak. Nahiz eta arlo askotan errege erroskako baba niri tokatu, esan dezaket, lagunekin, kaka zapaldu izango banu bezala gertatu zaidala. Zortekoa naizela, alegia. Badakit, askotan, kuadrilla beste jendearekin harremana izateko muga izan ohi dela –ertzainek manifak debekatzerako garaian jartzen duten harresiaren pare–.

Kuadrillakoen inguruan babestuta, lagun-talde horretatik kanpo dagoenari itxita egoten gara sarri, besteekiko aurreiritzi okerrez josita. Halere, esan behar dut, kuadrilla kontzeptuak dituen txar guztien gainetik, nire lagun-taldea, etxekoek duten lehentasuna zalantzan jarri gabe, nire familia dela. Beretako batek umea edukitzen duenean, jaioberriaren osaba sentitzen naizelako –Zorionak Karen eta Unai; ongi etorri Alai!–.  
Zerbait gaizki egiten dudanean, gaiztoa ez naizela zalantzan jartzen ez dutelako. Beretako bat langabezian geratzean, ni EREra joatea bezala delako. Beren garaipenak eta porrotak nire egiten ditudalako. Norbait beretako baten batengatik gaizki-esaka aritzean odola irakiten jartzen zaidalako. Laguntza behar dudanean, eskatu gabe, emateko prest daudelako.

Nahiz eta azkenaldian elkarrekin gutxiago egon, egoteko gogoa ez zaidalako txikitu. Eta egoten garenetan, denbora lotan bezain azkar pasatzen zaidalako. Hau guztiagatik eta beste hamaika arrazoi sendogatik, nire kuadrilla nire familia da.

Izaten dira gorabeherak, gaizki-ulertuak eta eztabaidak gure artean, baina, hamabost urtetan ez dit beretako inork labankadarik sartu, ez dit inork traiziorik egin. Azken finean, euren berotasuna gertu izatea arrisku orotako aseguru poliza izatea bezala da; prezio oso baxuan gainera. Ia ezer bueltan eman gabe, nahiz eta nire nahia ahal dudan guztia ematea izan. Eta, horregatik, irakurleen baimenarekin, zuei eskainita doa idatzi hau. Jarrai ezazue zareten bezalakoak izaten. Zuek edukita, ez duda

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!