3. bertso txapelketako agurreko bi bertsoak

Antxon Manzisidor 2015ko mar. 31a, 15:33

1
Orain bi urte galdu
ta gaur irabazi,
akatsetik Txonasek
asko du ikasi.
Bertso mundu honetan
libre gara hezi,
petoa gainean dela
nahi nuke ikusi.

2
Amuleto bezala
daukat Kalakari,
mila esker Jontxuri
ta nire neskari;
eta nik nola ahaztu
nire laguneri,
gaur petoa nik jantzi
nahi nion aitari!

 

Doinua: Iturengo arotza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!