1
Orain bi urte galdu
ta gaur irabazi,
akatsetik Txonasek
asko du ikasi.
Bertso mundu honetan
libre gara hezi,
petoa gainean dela
nahi nuke ikusi.
2
Amuleto bezala
daukat Kalakari,
mila esker Jontxuri
ta nire neskari;
eta nik nola ahaztu
nire laguneri,
gaur petoa nik jantzi
nahi nion aitari!
Doinua: Iturengo arotza