Hizkuntza minorizatuen bizi dilema

Rikardo Uzkudun 2015ko api. 29a, 16:11

Hizkuntza minorizatuen bizi dilema, ez da euskararena soilik. 5000 hizkuntza inguru daude mundu osoan, eta horietatik gehien-gehienak desagertzeko zorian daude. Garabide elkarteak esperientzia trukeak egiten ditu Latinoamerika eta beste zenbait herrietako pertsonekin. Hangoek hango hizkuntza minorizatuen osasunaren berri ematen diete, eta Garabidekoek euskara biziberritzearen klabeak zeintzuk izan diren ezagutarazten saiatzen dira. Horretarako, hiru alditan, Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak masterra  antolatu dute.

Lehenengo egonaldi hartan bildutako materialarekin osatu du Garabidek Beltzean mintzo dokumentala. Itxuraz soila baina edukiz betea: Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntz komunitateen berri izan genuen dokumentala ikustean, eta euskararen biziberritzea nola ikusten duten ere kontatu zuten azken zatian. Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasestua eta itxaropen taupadak  Salatxo aretoan sumatu genituen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!