Bidasoako Itzulia Orion

Ostiralean, maiatzaren 8an, Orion hasi eta bukatu zen Bidasoako Itzuliaren hirugarren etapa

Arratsalde eguzkitsua izan zen maiatzaren 8koa, eta jende ugari atera zen kalera Bidasoako itzulia ikustera. Orion hasi eta bukatu zen Itzuliko hirugarren eta azken aurreko etapa.

131 kilometro egin zituzten txirrindulariek etapa horretan. Orion arrantzale kaletik atera eta Zarautz, Getaria eta Zumaiatik barrena Zestoarantz joan ziren. Handik, Urolatik gora Zumarragaraino iritsi ziren. Ormaiztegi pasata, Mandubiako gainetik berriz Azpeitiara joan eta, Zestoa pasata, Aizarnazabaletik gora hartu zuten. Meagaseko gaina eta Zarautz atzean utzi ondoren, Aian barrena joan ziren txirrindulariak. Azkenik, Oriora itzuli ziren txirrindulariak, eta Arrantzale kalean amaitu zuten.

Enric Mas izan zen etapako garaile, 3:08:53ko denboran amaitu zuen ibilbidea. Strakhov, Calderon eta beste hamasei txirrindulari ere segundo berean pasa ziren helmugatik. Erregulartasunaren maillota sailkapen orokorrean lehen zioan Steven Calderonek jantzi zuen, eta tarteko helmugena Strakhovek. Julen Amezketa izan zen lehen euskalduna, zortzigarren iritsi zen helmugara.

Argazkiak: Karkara eta Hitza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!