Hauteskundeak

Joxe Angel Zaldua: "Jeltzaleok Oriori behar duen bultzada ematera gatoz"

Karkara 2015ko mai. 18a, 13:30

Larunbatean, maiatzaren 16an, herriko plazan bildu ziren Orioko jeltzaleak

Joseba Egibarrek aurkeztu zuen larunbatean, maiatzaren 16an, Orioko EAJk herriko plazan egin zuen ekitaldia. Bere babesa eman zien hautagaiei eta herritarrek berriz EAJ aukeratuko zuten itxaropena erakutsi zuen.

Orio merezi duen eta inoiz galdu behar ez zuen lekura itzuli-eraziko duela esan zuen Joxe Angel Zaldua alkategaiak. Azken Udal eta Foru hauteskundeetako zerrenda bozkatuena izan zirela gogorarazi zuen, eta Bilduren alkatetzako urteetan herria geldirik egon dela gehitu zuen, eta jeltzaleek behar duen bultzada ematera datozela.

Alderdiak Orion dituen helburuak azaldu zituen Zalduak, ideia mordoa dugu eta ziur gaude oriotarrek beren babesa emango digutela. Enpresei bultzada ematea, Aizperroko eremuan industriagune berria garatzea, azpiegiturak hobetzea, etxebizitza politikak martxan jartzea, menpekotasuna dutenentzako egoitza egitea, herritarren parte hartzea sustatzea, bosgarren edukiontziaren bidez birziklapenean eragitea, turismoa eta aisialdian arreta jartzea, gardenak izatea, euskarari bultzada bat ematea eta kirol ekimenak sustatzea dute helburu, Zalduak zioenez.

Egibarrek EAJren bidearen inguruan hausnartu zuen: erabaki guztietan ez genuen asmatuko, baina gehienetan bi, herritarren pultsua hartzen jakin izan dugulako. EAJk gauzak norabide egokian egin dituela eta herritarrak errespetatzen dituela azpimarratu zuen.

Ekinez egina leloa EAJren isla zela aipatu zuen, hori delako EAJk egiten duena. Hauteskundeetan bi ereduren artean aukeratu behar dutela esan zuen: herritarrak errespetatu eta herri honen garapena ahalbidetu duen EAJren eta inposiziorako, kontrolerako eta planifikazio ezerako joera duen ezker abertzalearen artean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!