20 urteko gainbehera

IƱigo Fernandez 2015ko eka. 3a, 15:50

Hondartza 20 bat metro bakarrik luzatu da. Espero zutenaren kontrara: itsasbeheran izaten genuen hondar eremua galdu egin da, eta Anarri aldera egiten zen hondartza zeharo desagertu.

20 urte dira oraintxe, ibaiaren bestaldean Putomuroa egiten hasi zirela. Orduan hasi zen Orioko hondartzaren gainbehera. Merezi du hura egitea baimendu zuen ingurumenaren gaineko inpaktuaren txostena berreskuratzea. AZTIren arabera, honako aldaketa hauek gertatu behar zuten hondartzan, kanpoko barraren ondorioz:

Como efecto secundario de la reducción de altura de ola incidente en la playa, puede producirse un cierto cambio de perfil de playa. Una nueva altura de ola supone menor capacidad para formar barras extensas. Sin embargo, el cambio de oleaje incidente puede alterar la granulometría del sedimento, aumentando los finos, evolucionando hacia una playa con menor pendiente.

Hau da, gertatu denaren justu kontrakoa gertatuko zela uste zuten: orain hondarra ez da finagoa, askoz ere larriagoa baizik; eta, gainera, ur izkinako aldapa ez da berdindu, baizik eta alderantziz, nabarmen handiagotu. Begi-bistako kalteak ekarri ditu horrek: deserosotasunak paseatzeko, zailtasunak uretan sartu-irteteko, hondartza zikina, eta abar.

Se deriva del incremento de playa actual, que se puede valorar en 65 m más, lo que representa una elevada ganancia de terreno de ocio y esparcimiento para la población de Orio. Hau da, uste zuten 65 metro luzatuko zela hondartza itsaso aldera, baina 20 bat metro bakarrik luzatu da eta, gainera, espero zutenaren kontrara: itsasbeheran izaten genuen hondar eremua galdu egin da, eta Anarri aldera egiten zen hondartza zeharo desagertu.

Kanpoko barrak Orion sortuko omen zituen lanpostuei buruz, honakoa dio AZTIk txostenean: Es difícil saber cómo incidirá esto en la creación de empleo, pero no sería descabellado pensar en 10 empleos directos en relación con la venta y comercialización de pescado y otros 30 en industrias auxiliares. No se han tenido en cuenta aspectos como puertos deportivos, que podrían generar de 100 a 200 empleados.

Ez al dira benetan lotsagarriak 1995. urtean Putomuroaren eraikuntza baimentzeko egin zituzten iragarpenak?

Arrantzaleek konponbide bat nahi zuten, nola edo hala. Ahalegin ezberdinak egin ziren–espigoia luzatu, ibaiaren bestaldean hiru espigoi egin...–, alferrik. Azkenean, konponbide puztu bat proposatu zuen Jaurlaritzak: Putomuroa. Eta herri honek onartu.

Horrek guztiak gauza bat behintzat erakusten du argi: herri batek zerbait nahi duenean, azkenean lortu egiten duela, nola edo hala. Hortaz, zer nahi dute orain oriotarrek? Egingo nuke hondartza berreskuratu nahi dutela gehien-gehienek. Maila emango al dute udal ordezkari hautatu berriek?

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!