Musika instrumentalaren goxotasun ta gogortasuna bai! Nola leike 3 eta 5 taldekideen artean hainbeste aldaketa egin eta bidean ez galtzea? Soinu ederra, jende dezente adin ezberdinetakoak anfiteatro huts bat aurrean nola ez!
Sofa orain dela gutxi ikusi nuen, egurra daukate. Hasi da, doinu afrikar, elektroniko, funky…gitarraren punteo ugariak soinu anitzekin. Gustura ari dira, ez daude guztiz aske, agian ez da girorik etxekoena. Hankak eta burua nahigabe dantzan, ni ere kikildu xamar mugimenduekin. Gozatzen…azken kanta Deep Purpleren bertsio bat omen. Bukatu da. Ona, baino adierazpen pixkaten faltan. Aurreko kontzertuan gehiago gozatu nuen.
Ea Giranice: Ur lanaren aurkezpena. Atzealdean toldo bat lainoen irudiekin. Bi gitarra, baju bat, bateria, biolina…leun hasten dira, haurtzarora narama, begiak itxita, nostalgia puntua, aldaketa gogorra erritmikoagoa, doinu inguratzaileak, soinu banda bat dirudi, indarra hartzean aurre egiten dio egoerari. Kanta luze xamarrak izatez baino antzeman ez. Txalo!