Guztiek eta guztientzat

Zaragueta Herri Eskolaren eguna izan zen larunbatean. Gurasoak, haurrak eta irakasleak; guztiak izan ziren festaren parte.

Hamaiketakoarekin eman zioten hasiera festari. Salda eta pintxoak jan zituzten. Ondoren, ikasleek emanaldia eskaini zuten. Emanaldi anitza izan zen, musika, dantza eta antzerkiarekin osatua. Gero, judo emanaldia egin zuten haurrek. 

Ekitaldi horien ostean haurrek bazkal ordua iritsi zen. Ikasleek bazkaldu zuten lehendabizi eta helduek gero. Bazkal ostean tailerrak, jolasak eta haur hezkuntzakoentzat puzgarriak izan ziren. Arratsaldean toka txapelketa ere egin zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!