Herriko dendetako produktuak hondartzan

Karkara 2015ko eka. 8a, 14:32

Udalak bi etxola jarriko ditu herriko merkatariek beren produktuak hondartzan saldu eta bertara joaten direnak herrira erakartzeko

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, Orioko merkatariek aukera izango dute udan salmenta-gune bat jartzeko hondartza aldean. Horretarako, Udalak bi etxola jarriko ditu beren produktuak –janari dendenak izan ezik– salgai jartzeko.

Parte hartu nahi duten merkatariek ekainaren 12a baino lehenago eman beharko dute izena eta bi lerrotan azaldu beharko dute zer saldu nahi duten. Udaletxean bertan edo kultura@orio.eus helbidera mezua bidalita egin daiteke izen-ematea. Ekimenean parte hartuko dutenekin bilera bat egingo da ekainaren 18an, 14:30ean. Denen artean ordutegiak, egutegiak eta erabilera arauak adostuko dituzte bilera horretan.

Orioko Udalak bertako merkatarien profesionaltasunean sinesten du eta proiektuak harrera ona izango duela uste dute merkataritza mahaian. Udalak bere gain hartuko ditu etxolen eta elektrizitatearen gastuak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!