Jon Agirresarobe ohorezko bazkide

Candas musika banda 2015ko eka. 19a, 15:26

Asturiasko Candás herriko musika bandaren zuzendaritzak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2015eko otsailaren 27an:

Jon Agirresarobe Lopetegi jauna aho batez izendatzea Candásko musika bandako ohorezko bazkide, hark eginiko merezimenduei esker onez, hain zuzen ere, laneko gorabeherak medio Candásko marinel-herrian ezarri ziren Bizkaiko zein Gipuzkoako itsas-gizonekin izaniko elkarlanarekin lotuak.

Hori jakinarazi nahi diogu idatzi honen bitartez, eta gure zorionik beroena eman, bide batez. Aitorpen horren diploma ekainaren 29an eguerdiko 12:30ean banatuko da, Candásko musika bandak Herriko Plazan emango duen kontzertuaren baitan.

Idatzi honen bitartez hori guztia jakinarazten da, dagozkion ondorioak izan ditzan. Hilaren 29ko ekitaldia osatzeko Orioko musika eskolako ikasleekin batera joko dugu errepertorioaren zati bat. Ohore bat da guretzat musikaren bitartez bi herriak batzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!