Kubak irabazi zuen torneoa

Karkara 2015ko eka. 16a, 11:00

Larunbaten jokatu ziren torneoko sailkapen partidak. Igandean finalaurrekoak eta finala jokatu ziren. Kubak irabazi zuen txapelketa. 

Aurreko astea Kubako selekzioa Orion izan zen, Panameriketako txapelketarako prestatzen. Hainbat partida jokatu zituen Euskadiko selekzioaren aurka, Bilbon, Orion eta Donostian. Eta, asteburuan, torneoa jokatu zuten Mendibeltzen Espainiako All Star taldearekin batera.

Larunbatean hasi zen txapelketa. Euria barra-barra egiten zuen, baina, hala ere, giro paregabean jokatu ziren larunbateko partidak. Talde bakoitza behin lehiatu zen aurkari bakoitzarekin. Igandean finalerdiak eta finala jokatu ziren. Finalaurrekoetan Euskadi eta All Star taldeak lehiatu ziren. Espainiako taldeak irabazi zuenez, finala berak jokatu zuten kubatarren aurka. Finala Kubak irabazi zuen.

Euskal Selekzioari ondo etorri zaio txapelketa hau jokatzea, uztailean Canada Cup jokatu behar baitute. Vancouverrera joango dira selekzioko neskak, txapelketan parte hartzera.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!