Ofizialki mailaz igo dira

Karkara 2015ko uzt. 2a, 09:41

Datorren denboraldian erregional ohorezko mailan jokatuko du Orioko taldeak.

Erregional Preferente Taldeak galdu egin zuen Mutrikuren aurkako partida, baina aukera guztiak ez ziren agortu partida hori galtzearekin. Aukerak bazituzten eta aprobetxatu egin dituzte. Hortaz, erregional preferenteko taldeak hurrengo denboraldian erregional ohorezko mailan jokatuko du.

Mutrikuren aurkako etorrerako partida Orion izan zen eta zaleen babes beroa jaso zuten. Jendetza bildu zen Mendibeltzen, baita San Pedro egunean udaletxean egin zieten omenaldian ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!