Zaindu maite duzun hori

IƱigo Exposito 2015ko ira. 14a, 14:18

Bada hilabete pasatxo, egunero, Matia Fundazioko zaharren egoitza aurretik pasatzen naizela. Pasabide normal bat dirudi, baina hango aiton-amonak beren denbora librean ikusteak zerbait berezia eragiten du sabelean. Ohikoa da han daudenen, seme, alaba, biloba, anai edota arrebak berekin paseoan ikustea. Baina dena ez denez arrosa kolorekoa, badira bakarrik ikusten diren pertsonak, aurpegi goibela soinean.

Gogorra da handik igarotzea, baina gogorrago izan behar du egoera horretan egotea. Batzuk, dagoeneko, begira- da galduarekin pasatzen dituzte eguneko ordu gehienak eta askok ez dakite ezta non dauden. Sendagaitzak dira Alzheimer eta modu horretako gaixo- tasunak. Gutxiena espero denean eta abisurik eman gabe etortzen diren horietakoak dira, gainera. Triste eta latza, adjektibo gutxik deskribatu dezaketen egoera.

Segundo batzuk igaro ditut bakarrik dauden aiton-amonei begira eta amorrua eragin dit barrenean. Inongo errurik gabe benetako errealitatetik ihes egitera eraman ditu patuak. Egia da zaila bilakatzen dela berakin egunerokotasunean jardutea, baina kontuan izan gutako askok modu horretan amaituko dugula eta guztiok nahiko dugula babes bat izan. Hausnartu dezagun momentu bat eta pentsatu dezagun zein tristea izan behar duen egoera horietan inoren maitasunik ez jasotzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!