Orioko Herri Ikastolako gazteak erronkarako prest

Karkara 2015ko ira. 24a, 11:41

Bideo bat egin dute urriaren 4an Usurbilen Erronkan parte hartuko duten ikasleek

Hamalau eta hamasei urte bitarteko ikasleen artean talde lana eta sormena sustatzeko helburuarekin, bideo lehiaketa antolatu du Kilometroakek Erronkan parte hartuko duten ikastolentzat. Bertan, Ikastola bakoitzak Kilometroak jaiaz egiten duen interpretazioa agertu eta Erronkako parte-hartzaileak aurkezteko bideoak egin dituzte.

Erronkan arituko diren Ikastola guztiek parte hartu dute lehiaketan; izan ere, bideoa ere puntuagarria izango da Erronkako ranking globalerako. Orioko Herri Ikastolan ere egin dute bideoa eta Erronkarako prestatzen ari direla erakutsi dute. Erronkaren webgunean ikusgai daude bideo guztiak.

Erronkako puntuez gain, Ikastolentzat hiru sari egongo dira bideo lehiaketan. Lehen saria 1.000 eurokoa izango da, bigarrena 500 eurokoa eta hirugarrena, ikusleen saria, 250 eurokoa. Lehen bi sariak webgunean boto gehien eskuratzen dituen sei bideoen artean aukeratuko ditu epaimahaiak.

Bozketa on-line egingo da; botoa eman nahi duenak hemen egin dezake urriaren 15era arte. Botoa emateko aurrez erregistratu behar da lehiaketako webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!