Arrauna 2015

Zapi hori fanatikoa

Karkara 2015ko ira. 25a, 08:32


Oraindik harrigarria egiten zaidan arren arraunlariak heroiak balira bezala tratatzea, gureak izatea, eta
estropadak denboraren orratzak gelditzeko adina garrantzia izatea; jarraitzaile fanatiko papera hartzen ari naiz.

Aitaren herentzia da arraunzaletasuna. Arraunlari zargaldua izango da askorentzat aita; baina leziorik gabe irakatsi dit arraunzaletasuna –behintzat– sekula  zaharkitzen ez den pasioa dela.

Aitak, dena den, ez ditu koloreak maite; arraunarekiko sentitzen du maite-sua. Tolosarra izanik, inoiz ez dit TAKeko –Tolosaldeako Arraun Kluba– urdinez edo arraunlari tolosarrez jositako tosta gorriko elastikorik jantzarazi. Bera ere beti neutral joan izan da Donostiako portura. Arranpako giroak oilo-ipurdia jartzen dio, arraunketaren burrunbak taupadak azkartzen dizkio, begiak dir-dir jartzen zaizkio arraunlariak lur jota ikustean; baina behin ere  ez du sutsuki aldarri egingo traineru baten alde. Nolako enborra, halako ezpala dio esaerak. Hasiera batean hala zen, Oriora etorri nintzen arte.

Oraindik harrigarria egiten zaidan arren arraunlariak heroiak balira bezala tratatzea, gureak izatea, eta
estropadak denboraren orratzak gelditzeko adina garrantzia izatea; jarraitzaile fanatiko papera hartzen ari naiz.

Oporretan, talde gipuzkoar batek lehen aldiz Kontxa irabazi zuenean bezain pozik nengoen Oriok bigarren egin zuenean, edo zoriontsuago. Eta, tosta horretako grinak eta kemenak lehen aldiz kamiseta horia janztera eraman nau. Kontxan urduri egotera. Alai nahiz triste sentitzera. Koloreak aldarrikatzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!