Arauak didaktikoki ikasi dituzte

Karkara 2015ko ira. 28a, 16:59

Aurrerantzean ezingo dute autoaren aurrekaldean joan hamabi urtetik beherakoek edo 1,35 zentimetro baina gutxiago neurtzen duten haurrek. Atzean joan beharko dute.

Aldatu egingo da arautegia urriaren 1etik aurrera. 1,35 zentimetro iristen ez diren haurrek ezingo dute aurrealdean joan, ezta hamabi urtetik beherakoek ere. Homologatuta aulki erabili arren, ezingo dute aurrean joan. 

Hortaz, aurrealdean bi baldintza horietako bat betetzen dutenek joan dezakete soilik. Kasu horretan helduentzako segurtasun-uhala erabili beharko dute. 

Gainontzekoek, atzean joan beharko dute, eta, nahitaez, homologatutako eustegailua erabili beharko dute, euren neurrira eta pisura egokitutakoa. 135 zentimetroko edo hortik gorako, eta 150 zentimetrotik beherako garaiera duten pertsonek ere helduentzako segurtasun-uhalaz gain, beren neurrira eta pisura egokitutako euste-gailu homologatua ere erabili dezakete.

Horren guztiaren gaineko informazioa eman zuten pasa den ostiralean Zaragueta Herri Eskolan. Lehendabizi haurrei eta ondoren gurasoei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!