Lagun baten heriotzaren berri tristea

IƱaki Iturain 2015ko urr. 23a, 12:55

Euskal eskola publikoaren bilakaeran urte garrantzitsua izan zen 1976. Urte hartan, Franco diktadorea hil berri, euskarazko klaseak ematen hasi ziren zenbait irakasle Gipuzkoako herri batzuetan, ordura arteko eskola guztiz erdaldunak pixkanaka euskalduntzen.

Orioko eskola publikoa aitzindarietako bat izan zen bide horretan. Zaragueta eskolan bi irakasle hasi ziren gelaz gela ikasleei euskara irakasten: Maite Garcia oriotarra, Ramiroren alaba, eta Nekane Sagastume amezketarra.

Nekanek urte batzuk pasa zituen Orion lan horretan. Gero, Gasteiz aldera jo zuen, eta han aritu zen, lehenengo, irakasle, eta gero, euskararen normalkuntza-teknikari, duela gutxi erretiroa hartu zuen arte. Pasa den ostiralean, urriak 16, Nekane Sagastume hil egin zen, 63 zituela, Amezketa jaioterrian. Nekaneren heriotzaren orduan, gogora ekarri nahi izan dugu lerro hauetara Orioko Zaragueta eskola euskalduntze-bidean jarri zuen irakaslea. Bego bakean!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!