Sanikolasak

Hirugarren bilera, sanikolasetako egitaraua lotzen joateko

Karkara 2015ko aza. 6a, 13:49

Azaroaren 9an, astelehenarekin, San Nikolas jaien hirugarren bilera egingo da Orioko kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.

Azkenekoz urriaren 26an bildu zen festa batzordea. Bilera horretan esandako proposamenekin egitarauaren zirriborroa idatzi zuten, eta orain, hirugarren bilera bat egitea proposatu dute, egitaraua ixten joateko. Bilera azaroaren 9an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Orioko kultur etxean.

San Nikolas jaiei begira jarri dira jada herriko kultur eragileak. Bi bilera egin dituzte dagoeneko eta horietan egindako proposamenekin. Hirugarren bilera honetara taldeek egun horretarako proposamenen aurrekontu eta beharren zerrenda ekartzea eskatzen du Udalak, egitaraua lotzen joateko.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!