Euskarazko lehen filmaren peskizan

Olatz Olariaga 2015ko aza. 6a, 10:17

Gure sorlekuaren bila filmaren posprodukzioa egin du Maialen Sarasuak, eta Olatz Olariagak filma zinemaldian ikusi ostean, kritika idatzi du.

Tesi egileak pipiak jota daudela pentsatu izan dut beti, hauen abentura eta kontakizun xelebreak entzunda. Josu Martinez euskal zinema dokumentalaren ikerlariak ere, euskaraz egindako lehen filmaren atzetik pasatako komeriak grabatu ditu film-dokumental pertsonal eta hunkigarri honetan. Desesperazio momentuetan, negarra beharrean barre eginez eta publikoari barrea eraginez, tarteka, bakarren bati entzun diot, bilbaino estiloko ironiarekin.

Onartu behar dut Maialenen –Sarasua– lan guztiak ikusteko ohitura dudalako joan naizela Gure Sorlekuaren bila ikustera. Filma ikusita, ikerlariaren grinarekin eta zorioneko momentuekin inbidia pasatzera iritsi naiz. Alegia, gaiak nigan arreta berezirik sortu ez arren, egileak emandako umore puntuak, seriotasun akademikotik at, une gozoak utzi dizkit, nire hegoaldeko betaurrekoetatik begiratuta begiak betetzeraino. 56. urtean Hazparnen estreinatutako filmaren irudiak ikusita, ofizialki existitzen ez den herri baten zinemaren historiaz, egileak dioen moduan, izan garenaz ari delako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!