Arrauna 2015

Osatu da Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza taldea

Karkara 2015ko aza. 5a, 10:41

2015-2016 denboralditik 2019ra arraun elkarteko presidentea eta gida-batzordea hautatu dira. Zerrenda bakarra aurkeztu denez, horiek osatuko dute zuzendaritza taldea. Azken lau urteetako taldeak jarraituko du gidaritza lanetan.

Ibon Huegun Bengoetxeak jarraituko du Orio Arraunketa Elkarteko presidentea izaten. Presidenteordea Jose Ramon Garate Aldaz izango da eta idazkaria Iñaki Arostegi Murgiondo. Bokalak Jose Manuel Agirresarobe Lopetegi, Jesus Mari Aierza Zinkunegi, Lino Mari Karrera Solaberrieta, Joxe Karrera Uranga, Zigor Gazpio Ruifernandez eta Jose Inazio Mujika Rezabal dira. Hortaz, azaroaren 5etik Orio Arraunketa Elkarteko presidentea eta gida-batordeko ordezkari ofizialak izandatuta gelditzen dira. 

Hautaketara aurkeztu zen hautagai-zerrenda bakarra izan zen. Eta, estatutoak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen zituztenez, ondorengo lau urterako gidaritza beregan gelditu da. Azkenekoz izandako taldearen ia berbera da, jarraipena eman nahi baitie azken lau urteetako lanari.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!