Azaroaren 11n hasiko dira Ortzaikako San Martin jaiak

Karkara 2015ko aza. 9a, 08:42

Asteazkenean hasi eta igandera arteko egitaraua osatu du San Martin jai batzordeak.

Azaroaren 11n, San Martin egunarekin batera hasiko dira festak Ortzaika auzoan. Asteazkenean hasi eta igandera arteko egitaraua osatu du jai batzordeak. San Martin eguneko mezarekin emango zaie hasiera jaiei, asteazkenean. Ez dira faltako, urtero bezala, mus txapelketa, oilasko biltzea edota herri kirolak, ezta erromerietan sortzen den giroa ere.

Hau da aurtengo San Martin Jaien egitaraua:

Azaroak 11, asteazkena

10:00 Meza

Ondoren, hamaiketakoa bertsolariekin Oliden jatetxean

Ondoren, toka eta sagarbiltzea

Azaroak 12, osteguna

21:00 Neska-mutil ardoko afaria trikitilariekin

Azaroak 13, ostirala

22:30 Mus txapelketa –izen-ematea 22:00etan–

23:30 Kontzertuak: Entre Kanyes eta Fun&Go

Goizaldean, Baratxuri zopa

Azaroak 14, larunbata

06:00 Oilasko biltzea

17:00 Ibai Esoain ipuin kontalaria Ortzaikako karpan

21:00 Erromeri afaria Ortzaikako karpan –20€, ez da aurrez txartelik salduko–

00:00 Gabenara erromeri taldea

Ondoren, DJ Aros

Azaroak 15, igandea

11:00 Txakolin dastaketa

11:00 Zaldi proba: Imanol Etxeberria Athoz zaldiarekin

11:30 Asto karrera

Ondoren, aizkolariak –Itzao-Arrilla II eta Larra-Arrilla I– eta harri-jasotzaileak – Idoia eta Gorka Etxeberria anai-arrebak–

14:30 Bailarako bazkaria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin

Azaroak 20, ostirala

21:00 Oilasko biltzeko afaria

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!