Esperientziak partekatu zituzten igandean, hazien banaketan

Karkara 2015ko aza. 9a, 08:59

Herrio Natur Taldeko kideek postua jarri zuten igande goizean, herriko plazan, eta jende ugari gerturatu zen haziak hartzera. 

Urteroko ohitura bilakatzen ari da hazien banaketa. Iaz ere egin zuten, eta pasa den urteko haziekin izandako esperientzia kontatu zieten natur taldeko kideei herritar askok. Berriz errepikatu dute, hau da, aurten ere landatuko dituzte haziak. 

Ekimenaren funtsa horixe da, bertako zuhaitzen haziak landatzea, hemengo espezieak gutxitzen ari baitira. Hazien banaketarekin, hortaz, bertako zuhaitzen basoak berreskuratu nahi dituzte. Eta herritarrek ondo erantzun dute. Asko izan dire ekimenarekin interesa adierazi dutenak.

Bestalde, Herrioko kideek aurtengo udazkeneko nondik norakoak ere azaldu dizkiete bertaratutakoei. Hortaz, esperientzia eta jakintza trukaketa bat ere izan da aurtengo hazien banaketa.

Argazkiak: Urola Kostako Hitza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!