Sanikolasak

Herri bazkarirako laguntzaile bila

Karkara 2015ko aza. 30a, 14:30

Iaz bezala, aurten ere, herri bazkaria izango da festetan. Lehengo urteko antolatzaileek Gure Esku Dagoko lagunekin batera antolatu dute babarrun jana, baina laguntzaile bila dabiltza. 

Abenduaren 5ean, Sanikolasetako larunbatean, bazkaria izango da kiroldegian. Iaz bezala, aurten ere babarrun jana antolatu dute. Oraingoan, iazko antolakuntza taldeaz gain, Gure Esku Dagoko kideak ere aritu dira bazkaria antolatzen.

Lehengo urtean jende mordoa bildu zen kiroldegian, eta aurten ere horrelako harrena ona izatea espero dute. Baina, jende asko animatzeak antolakuntza zailtzen duenez, laguntza eske dabiltza. Hortaz, lagundu nahi duen edonork jarrialea@gmail.com helbidera idaztea eskatu dute. Asko eskertuko dute zuen laguntza.

Herri Bazkariko antolakuntza taldea

Unblenble!

Iritsi dira herriko festa bezperak, eta urtero bezala gogotsu hartuko ditugu guztiok. Lehengo urtean festa ereduaren inguruko kezkez hausnartzen hasi ginen herritar talde bat. Besteak beste, festa herrikoi, parte-hartzaile, parekide, euskaldun eta sortzailean sinesten dugu. Horregatik antolatu genuen berrehun pertsona baino gehiago bildu zituen babarrun jan goxo, epel, euskaldun eta parte-hartzailea beste ekintzen artean.

Oso arrakastatsua izan zen, baina badaude hobetu beharreko atalak. Aurten babarrun jana abenduaren 5ean izango da; kuadrillen egunean, 14:00etan Kiroldegian. Hainbeste jende bilduko duen bazkari batek lana eskatzen du, ondo ez bada banatzen, karga bihurtzen den lana, alegia. Horregatik, aurten ere laguntza eske gatoz, herri bazkariaz gozatzen dugun guztion artean banatzen badugu lan hori, askoz ere gusturago egongo baikara guztiok. Bakoitzak bere alea jar dezan, harremanetarako helbide elektroniko bat sortu dugu.
 
Ondorengo helbidera idatziz eman dezakezue, beraz, zuen izena herri bazkarian laguntzeko: jarrialea@gmail.com Txartelak, berriz, Kultur Etxea, Gabon eta Errustan egongo dira salgai 10€ren truke abenduaren 1a arte. Ondo segi eta gogoratu, altxa kopa hori! Ieuup!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!