Sanikolasak

Easo abesbatzaren kontzertua Orioko elizan

Karkara 2015ko abe. 4a, 08:57

Kontzertua gaur izango da, ostegunarekin, 20:00etan. Honela ekingo zaio sanikolas festetako egitarauari, hori baita programako lehen ekitaldiari.

Donostiako Easo abesbatzaren kontzertua izango da gaur, ostiralarekin, 20:00etan hasita. Aurtengo San Nikolas jaietako programaren lehen ekitaldia izango da hori.  Historia luzeko abesbatza da Easokoa. 1940an sortu zen, gizonezkoek osatzen dute eta oso ezaguna da, bai Euskal Herrian, bai kanpoan.

Sari asko lortutako abesbatza da, bereziki nazioarteko lehiaketetan. Abesbatza ospetsu ugarirekin kolaborazioak egin dituzte, baita ospe handiko abeslariekin ere. Bestalde, munduko kontzertu areto onenetan ere aritu dira. Eta, gaur, Orioko eliza izango dute eszenatoki.

 

Orioko kontzertuan abestuko dituzten kantuak

Lehen zatia

  • Agur Maria......................................................P. Aldave
  • Zatoz Jaungoiko..........................................S. Salaberri
  • Tebe Poem..................................................A. Lomakin
  • Ave Verum..............................................V. Goikoetxea
  • Aita Gurea.....................................................A. Madina
  • San Juan Zortzikoa......................................E. Mokoroa

Bigarren zatia

  • Donosti.....................................................J. de Olaizola
  • Boga Boga........................................................J. Guridi
  • Maitia nun zira?..........................................J. Urruñuela
  • Nere maitiarentzat......J.M. Iparragirre/ J. Santesteban
  • Oi ene bizitzea.................................T. Aragües Bernad
  • Ator Ator..........................................................J. Guridi
  • Maite eguzki eder.......................................P. Sorozabal
  • Euskal Herria...............................................P. Sorozabal
  • Azken ereserkia (Chanton Piperri –opera-)....B. Zapirain

Zuzendaria: Xalba Rallo
Organoa/Pianoa: Oscar Candendo

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!